Aholkularitza
1. Protokoloen lanketa eta ezarpenak
Protokolo ezberdinen sorrera, lanketa eta ezarpena egiten dugu. Haur eta nerabeekin lan egiten duten erakundeentzako erabilgarriak izan daitezkeen protokoloak eratzen ditugu.
Astialdi taldeentzako ere protokoloak eratzeko aholkularitza eskaintzen dugu, besteak beste LOPIVIaren dekretuan azaltzen diren gaiak jorratzen dituztenak.
2. Parte-hartze programen lanketa eta ezarpena
Konekta (Irun)
Irungo 16 eta 25 urte bitarteko gazteen kezkak, proposamenak eta zalantzak entzun nahi ditugu eta ahotsa eman nahi diegu. Laguntza emango dizugu, eta zuretzako hiri bat eraikiko dugu, zurekin.
3. Boluntariotzaren sustapen programak
Zuen ikastetxean, 15 urtetik gorako ikasleekin, elkartegintza, boluntariotza eta bestelako parte-hartze moduak sustatu nahi badituzue BEGIRALDATU da zuen programa. Balioetan oinarritutako sentsibilizazio programa da eskaintzen dizuegun hau. Ondorengo loturan duzue informazio osagarria, eta saioen inguruko zehaztasunak edo erreserbak egiteko begiraldatu@gizalde.eus helbidera idatzi dezakezue.
Unibertsitate komunitateari zuzendutako gizarte partehartzearen sustapenerako programa honen bidez, unibertsitateko ikasle eta irakasleen artean parte-hartzea eta boluntariotza ezagutarazi eta sustatu nahi da.
Gizalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hezkide Eskolak sustaturiko proiektua da. Bere egitekoa, gizarte zuzen eta solidarioago baten aldeko hiritar konprometitu eta ekintzaileak izateko, ekintza boluntarioa eta gizarte parte-hartzea suspertu eta indartzea da. Horretarako, orientazioa eskaini nahi dio boluntario gisa aritu nahi duenari eta bere laguntza eman, Gipuzkoan lanean ari diren boluntario eta irabazi asmorik gabeko entitateei, bere ekintzak burutzeko, aholkularitza eta baliabideak eskainiz. Era berean, gizarteko kolektibo ezberdinengana jotzen du, kolektibo horien artean parte-hartzea eta boluntariotza sustatzeko.