Nor gara?
Hezkide Eskola, 1977. urtean sorturiko Donostiako Elizbarrutiko zerbitzua da. Bere sorrera, Gipuzkoako parrokietan zeuden astialdi taldeetan sumatu zen beharretatik etorri zen, talde haiek egiten zutenari beharrezko indarra eman eta bertako begirale eta zuzendarien formazioa bermatu asmoz.
Egun, Hezkide Eskolak, sorreran jorratzen zuen astialdiko formazioa jorratzeaz gain, suspertze soziokultural eta boluntariotza-arloetako formazio-eskaintzak ere baditu, besteak beste. Dena den, formazioa ez da bere egiteko bakarra; bere misioan markatzen diren ildoei jarraiki, hainbat zerbitzu ematen ditu, besteak beste, Gizalde Boluntariotza Agentzia, astialdi talde, elkarte eta ikastetxeentzat Larraulgo aterpeak eta bertako zerbitzuak, gazteentzako hainbat zerbitzu, udalekuetako programen eraketa eta kudeaketa eta Izan Fundazioko erabiltzaileentzat astaldiaren pedagogian oinarrituriko dinamizazioa.
Eskolak bere egitekoa egin ahal izateko zuzeneko ezaguera eta hurbiltasuna mantentzen du elkartegintzan gertatzen diren ekimen esanguratsuak dauden bestelako lurraldeekin.
Une honetan, kontratupeko 15 langile ditu eta astialdi arloan 15 boluntario inguru ari dira lanean astialdiaren pedagogiaren aldeko proiektu ezberdinetan.