Misioa
HEZKIDE ESKOLA, Donostiako Elizbarrutiko gizarte-heziketarako erakundea da.
Esperientzian oinarrituriko heziketa ez formal eta aktiboak diren metodologien bidez, pertsona, talde eta ekimen kritiko eta askatzaileak hezi eta indartzea da bere zeregina, besteak beste.
Zuzeneko lana egin eta partaidetza eta elkartegintza sustatzen duten elizbarrutiko eta zibilak diren ekimen eta taldeak laguntzen ditu; formazioa, bitartekaritza, bide-laguntza eta aholkularitza ekintza eta zerbitzuen bidez, bereziki gizarte-heziketako baliabide eta euskarri metodologikoen ekarpena eginez, ondorengo arlo hauetan:
- Astialdian: entitateak babestuz aholkularitza ekonomikoa eta judiziala emanez eta formazio espezializatua eskainiz, haur eta gazteen - elizbarrutikoak izan zein ez - astialdi mugimendua sustatu eta indartu, familiaren dimentsioa kontuan izanik.
- Boluntariotzan: bitartekaritza eta formazio-baliabideen bidez.
- 3. Sektorean eta Elkartegintzan: herri mailako ekimenak, taldeak, erakundeak lagunduz, euren funtzionamendu, antolaketa eraginkor eta lan aktibo eta parte-hartzailearen hobekuntzarako.
- Gizarte bazterkerian: pertsona eta talde ahulenekin lan egiten duten elkarte eta pertsonak lagunduz, espezializaturiko formazioa sustatu eta antolaketa indartuz.List Item
- Garapen komunitarioan: laguntza emanez komunitateko, herriko, auzoko elkarte boluntariodun eta boluntarioei, komunitateak garatu ahal izateko. Ekintza bereziak prestatuz herrietako elkarteekin batera garapena lortu ahal izateko. Herrietako, auzoetako eta komunitateetako ludoteketan eta udalekuetan parte hartuz astialdi hezitzailearen metodologia eta baloreak gure ekintzetan ardatz izanik, garapen komunitarioa bultzatuz eta sustatuz.
- Hori guztia egiteko, elkarlanerako harreman iraunkorrak mantentzen ditu entitateekin, Gipuzkoako lurraldeko eta udalerrietako ekimen zibilekin eta esparru eta politikak sortzeko ardura duten administrazio publikoekin.
- Herri mailako ekimenak, taldeak, erakundeak laguntzen ditu Hezkide Eskolak, euren funtzionamendu, antolaketa eraginkor eta lan aktibo eta parte-hartzailearen hobekuntzarako. Horrela izanda, 2019an udaletxeei gazteen inguruko errealitatearen inguruko lanketak eta hauen parte hartzea bultzatzeko eta sustatzeko baliabideak lantzeko aukerak eman dira. 2019an Tolosako gazteria sailarekin lan egin da.